eseu✉ martinezsoroaclinicadental@hotmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@hotmail.com
✆ 943 57 57 31

ENDODONTZIA

Azken aukera da pazienteak bere hortz pieza galdu aurretik.

Endodontzia odontologia barruan hortz mamia (nerbioa) zaindu eta tratatzen duen espezialitatea da. Hortz mamia hortz barruan dagoen ehuna da, non nerbio eta odol – ontziak kokatzen diren eta hortzen garapenaren arduraduna da. Mami hau zauritu edo gaixotzen denean eta bere kabuz konpondu ezin denean, puztu eta hiltzen da, eta momentu horretan hortza ez galtzeko endodontzia teknika erabiltzen da.
Endodontzia hiru taldetan sailatu daiteke:

Endodontzia unirradikularra: Piezak sustrai eta mami kanal bakarra duenean.
Endodontzia birradikularra: Piezak bi sustrai eta bi mami kanal dituenean.
Endodontzia multiradikularra: Piezak bi baino sustrai eta mami kanal gehiago dituenean.

ENDODONTZIA BIRAKARIA

Tradizionalki endodontziak egiteko eskuko altzairu herdoilgaitzeko limak erabili dira. Gaur egun ordea, Nikel – Titanio metalez egindako instrumentu birakariak abantaia gehiago eskaintzen dizkigute. Horregatik, Martínez Soroa Hortz Klinikan modu hau bakarrik erabiltzen dugu hurrengokoak bermatzen dituelako:

Fidagarritasuna.
Eraginkortasun handiagoa.
Lan denbora gutxiago.
– Ebakuntza ondorengo eragozpen gutxiago.
– Kanaletan desinfekzio handiagoa.
– Kanaletan forma anatomikoagoa.

Abantai guzti hauek tratamendua ez da horren inbaditzailea eta ebakuntza ondorengo eragozpenak gutxiago dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies