eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31

GALDERA ARRUNTAK

ENDODONTZIA

Noiz da beharrezkoa endodontzia?

Normalean kariesa duten hortzetan egiten da. Beste arrazoi arruntak dira: enpaste handiegiak, hortzetan jasandako traumatismoak, arazo periodontalak eta koroak edo zubiak ezartzeko egiten den ebakuntza prozedura.
Hortzaren mamia minduta dagoenean hotz beroarekiko sentsibilitatea agertzen da eta mina baita ere mastekatzeko orduan.

Mina ematen du endodontziak?

Behi anestesiaren efektua pasatzen denean eta endodontzia egin ondorengo egunetan deserosotasun txiki edo ertaina izaten da batez ere mastekazioan, sustraia inguratzen duen inflamazio periodontala dela eta.
Normala da sintoma hau, baina ez da zergatik kasu guztietan agertu behar eta egun gutxi igaro ondoren guztiz desagertzen da.

Posible da endodontziatutako hortz batean mina izatea?

Paziente askok galdetzen diote bere buruari nola den posible nerbiorik ez duen hortz batean mina izatea. Arrazoi desberdinak daude honetarako:
– Tratamendu endodontzikoan hortzaren mami ehuna guztiz kentzen da, konduktuak eta paretak garbitu eta zigilatu egiten da gutapertxa eta zementuarekin. Hala ere, kasu batzuetan, berezitasun anatomikoak edo kaltzifikazioak direla eta konduktuen garbiketa hau ez da osoa eta bakteriak sor daitezke denborarekin mina eta infekzioa eraginaz. Beste batzuetan konduktuen zigilatzea ez da hermetikoa izatea lortzen, bakteriak sartzeko espazioa geratzen da. Bi kasuak reendodontzia prozedurarekin konpontzen dira, aurreko gutapertxa kendu, konduktuen garbiketa berregin eta berriro zigilatzen da hortza.
– Bestetan endodontziaren ondorioz sortutako ezbeharrak hortzetan sortzen diren pitzadura edo hausturak dira. Edozer hortza haustu daiteke edo arazo hau jasan dezake, baina endodontziatutako hortzen arrisku gehiago dute ez dutelako hortza eusten duten odol oinarririk. Horregatik gomendagarria da endodontziatutako hortzan koroa edo zorroa ipintzea, batez ere bruxismoa duten pazienteetan (hortzak etengabe karraskatzea gauetan batez ere).
– Nerbioa ez da mina eragin dezakeen faktore bakarra, hortzoiak edo lotaiu priodontalak (hortza hezurrera lotzen duen ehunak) mina eman dezakete puzten direnean. Puzketa honen arrazoia normalean janari pilaketa da.

Antibiotikoa hartu beharra dago endodontzia ondoren?

Antibiotikoa hartzea ez da ezinbesteko prozedura honen ondoren. Kariesa denean endodontzia egiteko arrazoia, normalean mamia osasuntsu dago, ez dago infekziorik eta antibiotikoa ez da beharrezkoa izaten.
Mamia nekrosatua dagoen kasuetan (nerbioa hilik dagoenean) infekzio prozesu bat agertzen da eta antibiotikoa hartzea gonendagarria da mina eta puzketa (flemoia) saihesteko.

Endodontziaz gain, beste hautabiderik badago?

Beste aukera hortza ateratzea izaten da. Martinez Soroa Hortz Klinikan pieza mantentzea gomendatzen dugu posible denean, gure azken aukera beti da hortza ateratzea beti egokiago delako hortz naturala edukitzea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies