eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31

PROTESIAK

Hortz pieza bakarra edo gehiago galtzen direnean oso garrantzitsua da pieza hauek birjartzea, epe luzean piezaren galtzea baino okerragoak diren ondorioak sortzea saihesteko. Hortz protesiekin pieza bakarra edo gehiago ordezkatu daitezke sistema finko (kokora, zubi edo inplante) edo hortzoian eusten diren soluzio mugikorren bitartez, eta horrela hortzen oinarri diren funtzioak berreskuratu (mastekazioa, estetika eta fonetikoa).

PROTESI MUGIKORRAK

Hortzeri osoa, hortzeri 'postizoa' edo hortz protesi osoa izenez ezagutzen da.

Hortz guztiak ordezkatzen dituzte, bai goiko maxilarrean, beheko masailezurrean, edo bietan.
Kirurgia gomendagarria ez den pazienteetan erabiltzen den prozedura da, horregatik normalean adin aurreratuko pertsonentzat aukerarik egokiena izaten da.
Protesi mugikorra edo hortzeria, hortzoi eta pazenteak dituen hortz naturaletan (piezaren bat geratzen den kasuetan)  gainean eusten da. Protesi mota hauen onura handiena jar eta ken daitekeela da, eta horregatik aldi berean garbiketa prozesua erraztasunez egiteko aukera ematen duela.
Protesiak osoak edo partzialak izan daitezke, lehenengo kasuan hortz guztiak ordezkatzen dira eta bigarrenean berriz falta diren piezak besterik ez.

PROTESI FINKOA

Protesi finkoak hortzetan bakarrik eusten dira.

Pieza bakarra edo gehiago ordezkatzen duen egitura da, eta modu egonkorrean oinarri bezala lana egiten duten aurreko eta hurrengo hortzetan eusten da. Protesi hauek material desberdinetan egiten dira: erretxinak, portzelanak, metalak, zirkonioa eta azken urteetan ere karbono fibra eta beira. Emaitzak ez dira estetikaren aldetik bakarrik onuragarriak, baita osasun orokorrerako ere.
Garrantzitsuak dira protesi finkoa garatzen den bitartean prest dauden hortzak babestuak egotea eta pazientea lasai egotea. Horregatik protesiaren oinarri diren hortzak denboralki koroa akrilikoekin estaltzen dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies