eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31

GALDERA ARRUNTAK

KARILAK

Zertarako erabiltzen dira hortz karilak?

Karilak hortzek dituzten forma, kolore eta tamaina irregulartasunak ezkutatzeko erabiltzen dira.

Zein paziente motari egokitzen zaio tratamendu hau?

Bere iribarrea gustoko ez duen edozeinek erabili ditzazke karilak konplexua galtzeko. Normalean tratamendua eskatzen duten pertsonek arrazoi hauek azaltzen dituzte:
– Higadura hortzetan
– Kolore arazoak: tetraziklinak eragiten dituzten lerro horiontalak adibidez.
– Forma arazoak: hortz konoideak, hortzen arteko tarte handia (diastema)….
– Posizio arazo txikiak

Nire ahoak behar dituen hainbeste karila jartzerik badaukat?

Karilen tratamendua estetikoa da horregatik normalean aurreko hortzetan jartzen dira. Martínez Soroa Hortz Klinikan zure kasua aztertu eta zure beharrei egokitutako tratamendua eskeiniko dizugu.

Nolakoa da karilen kolorea?

Karilen helburua iribarrearen estetika berreskuratzea eta konplexua galtzea da horregatik zure kolore naturalari egokitzen zaiona aukeratuko dugu emaitza hoberena lortzeko.

Zein da karilen prozedura?

Erabilitako teknikaren arabera denbora aldakorra da. Zure kasua aztertu ondoren zure beharrei egokitutako plana eskainiko dizugu.

Zenbat irauten dute karilek?

Faktore askok dute eragina hauen bizitzaren luzeeran: mastekazioa, hortzoien osasuna, eguneroko ohiturak eta bruxismoa.

Desitsatsi daitezke karilak?

Hortzaren prestakuntza egokia eta karilaren itsaste prozedura ondo egiten bada, ez dira erori behar, baina beste faktoreek ere eragina dute honetan: bruxismoa, mastekazioarekin zerikusia duten arazoek, etab.

Modu berezian zaindu behar ditut karilak?

Garrantzitsuena garbitasun egokia mantentzea da, hau bait da iribarre osasuntsua izateko oinarrizko faktorea.
Garrantzitsua da errebisioak urtero egitea eta beharrezkoa balitz garbiketa bat baita ere..

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies