eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31

GALDERA ARRUNTAK

TXURITZEA

Zertan datza hortz-haginen txuritzea?

Esmalteak eragin txikia dauka hortzaren kolorean (hortzen gaineko geruza zeharrargia) eta neurri handian dentina izenez ezagutzen den ‘dentinak’ (esmaltearen azpian dagoen geruza). Hau da, hortzaren kolorea dentinak ematen dio eta hau da txuritu beharreko geruza. Kimikoki lana egiten duten gel desberdinak erabiltzen dira eta hauek hortzaren kolorea nabarmenki txuritzen dute. Hortzak kabarmida edo hidrogeno peroxidoarekin txuritzen dira, hauek oxigenoa askatu eta hortzaren barne egiturararte sartzen dira esmaltea zeharkatuz eta txuriketa eraginaz.

ZEIN DA TRATAMENDUAREN IRAUPENA?

Tratamenduak bi eta lau aste bitarteko iraupena dauka.

Txuritze prozedura mota desberdinak daude?

Orokorrean txuritzea ordu beteko prozedura da klinikan egiten denean eta pazienteak aldaketa oso nabarmena ikus ditzake momentuan. Etxean jarraitzeko pausuak gomendatuko zaizkio tratamendu osagarria aurrera eramateko. Normalean aho garbiketa sakona egitea izan da gomendagarria prozedura hu¡onekin hasi baino lehen.

Zeintzuk egin dezakete txuritzea?

Txuritzea osasuntsu dagoen ahoan egiten da beti. Lehenik eta behin azterketa bat egin behar da pazienteak karies, hortzoi arazo (gigibitisa) edo lertzorik ez duela ziurtatzeko eta aurretik izandako aho prozedurak egoera egokian daudela ikusteko (enpasteak). Ahurdunaldia amaitu ondoren izaten da gomendagarriena aurrera eramatea tratamendua, froga zuzenik ez dagoen arren fetuan sor daitezkeen arazoak saihestea nahiago dugu Martinez Soroa Hortz Klinikan. Adin txikikoen kasuan, 18tik beherakoak, ez da tratamendua egiten. Badira kasu bereziak non 15-16 urteko nerabeak konplexu handia duen bere hortzen kolorearekin, eta kasu hauetan bakarrik onartzen da tratamenduaren aplikazioa.

Zein adinetik aurrera egin daiteke tratamendua?

Nerabearen amaiera da momentua, orduan hortz eta hortzoiak guztiz garatuta daudelako. Nerabe gazteetan 12-13 urte, itxarotea gomendatzen da. 15-6 urterekin eta arazo garrantzitsua dagoenean bakarrik, orduan bai.

Zeintzuk dira txuritzearen emaitzak?

Denborarekin hori kolorea hartu duten hortzek oso erantzun ona izaten dute tratamenduan zehar. Tetraziklinak eragindako lerro horizontalak baita ere asko hobetzen dira, guztiz ez desagertu arren disimulatzen dira. Tintatze prozesu gehienak hobetzen ditu txuritzeak, hala ere orban edo iluntze guzti guztiak ezin dira desagertarazi eta beste tratamenduen beharra izan dezakete, karilak edo portzelanazko zorroak adibidez.

Zenbat denbora behar da emaitzak ikusteko?

Martinez Soroa Hortz Klinikan tratamendua egiteko bi aukera ematen ditugu: bata konbinatua, etxean eta klinikan, eta bigarrena bakarrik etxean. Emaitzak 15 egunetik hilabetera agertuko dira.

Bildurra ematen dit nire hortzak txuriegi geratzea

Ez da bildurrik izan behar hortzak gehiegi txuritzeari edo naturaltasuna galtzeari, aldaketa denboran zehar agertzen delako egunez egunera, ez da bat batekoa. Pazientea eta profesionalak kolorea zuzen ikusten dutenean orduan amaituko da prozedura. Beti hitz egiten dugu pazientearekin bere espektatibak ezagutu eta tratamendua pertsonalizatzeko.

Zenbat denbora irauten dute txuritzearen emaitzak?

Emaitzen iraupena aldakorra da erabilitako tratamenduaren eta ondoren emandako pausuen arabera (garbitasuna). Bazkalorduko ohiturak ere eragina du honetan, kafeak edo tabakoak adibidez hortzen horitze-marroitze prozesua azkartzen dute. Eguneroko hortzen garbiketa eta urteroko garbiketa klinikan egitea oso garrantzitsuak dira tratamenduaren eragina luzatzeko.
Orokorrean tratamenduak 3-5 urteko iraupena dauka. Gero, nahi izanez gero, tratamendua errepika daiteke kolorea berriz ere zuzentzeko.

Hortz bat besteak baino ilunagoa daukat, zer egin dezaket beste hortzekin berdintzeko?

Kasu hauetan ilunagoa dagoen hortzean barne txuritze sakona egin daiteke. Hortz horrek agian kolorea aldatu du txikitan emandako kolpe batengatik eta endodontziaturik egon beharko da tratamendua hasteko.

Zergatik dituzte pertsona batzuk hortzak besteak baino txuriago?

Arrazoiak asko izan daitezke:
– Genetika, ezaugarri hau heredatu egiten da.
– Dieta: koloranteak jatea (tabakoa, kafea, tea, ardo gorria) hortza iluntzera eramaten dute, horiagoa jartzen da zahartze prozesua dela eta.
– Medikamentuak: Tetraklizinek (antibiotiko mota bat) hortzen tintatzea eragiten dute eta lerro horizontal grisak sortzen dituzte guztiz garatuta ez dauden ahoetan, normalean haur txikien hortzerietan. Gaur egun ez da 10 urte beherako haurrekin erabiltzen arazo hau sor ez dadila. Arraroa da 40 urtetik beherako pertsona bat topatzea gaur egun mota honetako arazo batekin.

Tratamenduak nire hortzen esmaltea mindu dezake?

Tratamenduak ez du esmaltea mintzen eta ez du minik ematen. Oso prozedura segurua da. Batzuetan sentsibilitatea sentitu daiteke tratamendua bukatzean, baina segituan desagertzen den sentsazioa da. Normalean gel kantitatea txikitzearekin edo honen kontzentrazio maila jaistean bukatzen da arazo honekin, bestela egun bat edo bi geratu beharko da tratamendua.
Bitartean fluorra eta potasio nitratoa duten gelak erabili daitezke eragozpenak saihesteko.
Prozedura hau profesionalen gainbegiradapean egin behar da beti.

Pertsona guztiek tonu berdina lortzen dute tratamendua egin ondoren?

Txuritzeak 2 eta 4 tonu bitartean argitzen du hortzen kolorea, baino paziente bakoitzak bere kolorea dauka oinarri bezala eta horregatik emaitzak ez dira berdinak. Egia da txuritzea beti gertatzen dela baina maila desberdinetan. Hasi aurretik balorazio oso bat egin behar da gel bitarteko tratamendua edo beste soluzioren bat beharrezkoa den erabakitzeko.

Mina ematen du txuritze tratamenduak?

Ez, ez du batere minik egiten tratamenduak, ez momentuan ez geroago.

Erretzailea naiz, tratamendua egin dezaket?

Tratamendua egin daiteke baina egiten den denboran ez da gomendagarria erretzea , emaitzak ez lirateke berdinak izango.

Tratamendua amaitzean kafea hartu edo tabakoa erretzera bueltatu naiteke?

Bai noski, baina kolorante hauek hartzea kolorean berriz ere aldaketak eragingo dituzte epe luzean. Gure dietaren arabera txuritzearen emaitzak gehiago edo gutxiago iraun dezake.

Hortz koroak baditut, egin dezaket tratamendua?

Txuritzeak ez du eraginik koroa, enpaste, inkrustazio, zubi edo kariletan. Behin txuritzea amaitzean erabakitzen da beste pieza horietan prozeduraren bat egitea gomendagarria den ala ez.
15 egun itxoin behar dira txuritzearekin lortu den kolorea egonkorra bihurtzeko.

Farmaziako txuritze tratamenduak eraginkorrak dira?

Txuritzeak egiteko erabiltzen diren gelak printzipio aktibo bereziak dituzte kontzentrazio handian eta bakarrik profesionalek erabili ditzazkete. Horregatik farmazian saltzen dituzten produktuak ez dute kontzentrazio maila hau eta ondorioz ez dute emaitza berdina sortuko gure hortzerian.
Hala ere produktu hauek eraginkorrak dira zikinkeria berriz ere hortzetara ez itsasteko, baina ez hauen kolorea argitzeko. Ezin da inoiz mota honetako tratamendurik aurrera eraman profesional baten aholkurik gabe efektu negatiboak ager daitezke eta.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies