eseu✉ martinezsoroaclinicadental@hotmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@hotmail.com
✆ 943 57 57 31

GALDERA ARRUNTAK

INPLANTEAK

Zein da protesi eta inplantearen arteko diferentzia?

ESTETIKA: Estetika mailan, bai protesi finkoak baita inplanteak ere oso emaitza onak ematen dituzte, baino inplanteen arloan egindako azten aurrerapenek hortz naturalen itxura azken hauek errealismo handiagoz isladatzen dute.

FUNTZIONALTASUNA: Funtzionaltasunari dagokionez inplanteak protesiak baino emaitza askoz hobeagoak eskaintzen dituzte, ez direlako mugitzen egokorrago eta guztiz finkoak direlako. Momentuko kargako inplanteekin gainera pazienteak egun bakarrean egin ditzake bizitza normala inongo eragozpenik gabe.

ADAPTAZIOA: Normalean protesia duten pazienteek adaptazio epe luzeagoa behar dute inplantea aukeratzen dutenak baino. Inplanteak hortz naturalak bezala sentitu eta funtzionatzen dute, protesia ordea gorputz ezezagun bat da gure ahorako eta berari egokitu behar zaio. Kasu bakoitza desberdina da eta oinarriko hezurraren egoerak epe hau luzatu edo laburtu ditzake.

INDEPENDENTZIA: Inplanteak hezurraren gainean ipintzen dira, independentzia dauka ondoko hortzeekiko eta ez dituzte hauek kargatu edo mintzen. Protesiak hortzen laguntza behar dute eusteko, horregatik hortzen kopurua mugatua da eta hauek egoera ezinhobean egon behar dira protesia heltzeko.

IRAUPENA: Bi soluzioek zaintza eta mantenimendua behar dute, garbitasun egokia eta berrikuspen periodikoak. Kondizio ezinhobetan protesiak 8 eta 12 urte bitarteko iraupena dute, inplanteak ordea betirako izan daitezke.

Mindutako hortz bat kentzeko prozedura berberan ipin daiteke inplante bat?

Bai, beti ere infekziorik ez eta hortzoia osasun egoera onean badago. Gainera hezur maila nahikoa izan behar da inplantearen mugimendua muga dezan bere integrazio prozesuan.

Asko ikusten den hortza kendu behar badidate inplante bat ipintzeko, nola estaldu piezaren falta inplantea jarri arte?

Kasu batzuetan hortz finko probisionala ipintzeko aukera dago, momentuko karga edo momentuko estetika deitzen zaio prozedura honi.
Ahoaren egoera dela eta prozedura ezinezkoa denean ez da hutsunearekin etxera joango, jar eta kendu daitekeen hortz mugikorra jarriko zaio.

Zeintzuk dira inplanteen abantaiak?

Pazienteak mastekazioa, estetika eta konfidantza berreskuratzen ditu bere hortzeri finko berriari esker.

Nola da inplanteen prozedura kirurgikoa?

Normalean oso prozedura azkarra eta simplea da, beti ere aurretik ondo planifikatuta eta beharrezkoak diren teknikak ezagutzen badira. Eragozpen txikiak daude pazientearentzat, prozedura eta gero bere egunerokoekin jarraitzea posible izango du normaltasunez: lana, erosketak…
Hala ere atseden erlatiboa eskatzen da batez ere mastekazioan, garrantzitsua delako ez hantura ez infekziorik sortzea prozedura ondorengo orduetan.

Zenbat denbora irauten dute inplanteek?

Inplanteek ez dute iraungitze eperik baina ezinbestekoak dira berrikuste eta manteniendu egokiak arazorik sor ez dadila.
Inplantean ipintzean ez da kendu edo mugitzeko intentzioarekin egiten hau da, arazorik ez badago, betirako iraun dezake.

Zenbat inplante ipin ditzazket?

Hortz bakarra falta denean inplante bat ipintzen da, bi hortz falta direnean bi inplante, baina hiru hortz segidan falta direnean ezker eskubian dauden hutsunetan inplantea ipintzen da baino ez zentruan.

Zein adina da egokia inplantea ipintzeko?

Pazienteak bere hezurren garapena guztiz amaitzea itxarotea ezinbestekoa da (denborarekin hezurrak inplantea xurga dezake bestela) horregatik adin helduko pertsonei zuzendutako tratamendua da.

Nola zaindu behar ditut inplanteak?

Ahoa zainduta eta garbia mantendu behar da, berrikuspenetara falta gabe joan hasieran hilabetero, gero epe luzeagoak utziaz.

Inplanteak ipintzen baditut, naturalak ikusiko zaizkit edo benetakoak ez direla nabarituko da?

Inplanteak ez da bakarrik funtzonaltasun aldetik egokia izan beha, baizik eta estetika aldetik ere. Gaur egun badago nola geratuko den aurreikusteko aukera ikerketa baten bidez.

Inplanteak ipintzean ondo mastekatuko dut?

Inplanteekin edo hortz naturalekin mastekazio prozesua berdin berdina da. Inplantearekin janaria mastekatu, txikitu eta gozatu daiteke hortz naturalekin bezela, ez dira mugitzen.

Hortzak gaixotasun periodontala dela eta galdu baditut egokia da inplanteak ipintzea?

Bai baino gaixotasuna kontrolpean izan behar da prozedura hasi aurretik bestela inplantea galtzeko arriskua egon daiteke.

Zer egin inplante bat galtzen badut?

Lasaitasuna mantendu lehenik eta behin, ez delako ez minik ez infekziorik agertu behar. Klinikara etorri eta gertatutakoa ikusi ondoren soluzio bat planifikatu, normalean inplante berria bestea zegoen tokian berriro ipintzea.

TXURITZEA

Zertan datza hortz-haginen txuritzea?

Esmalteak eragin txikia dauka hortzaren kolorean (hortzen gaineko geruza zeharrargia) eta neurri handian dentina izenez ezagutzen den ‘dentinak’ (esmaltearen azpian dagoen geruza). Hau da, hortzaren kolorea dentinak ematen dio eta hau da txuritu beharreko geruza. Kimikoki lana egiten duten gel desberdinak erabiltzen dira eta hauek hortzaren kolorea nabarmenki txuritzen dute. Hortzak kabarmida edo hidrogeno peroxidoarekin txuritzen dira, hauek oxigenoa askatu eta hortzaren barne egiturararte sartzen dira esmaltea zeharkatuz eta txuriketa eraginaz.

ZEIN DA TRATAMENDUAREN IRAUPENA?

Tratamenduak bi eta lau aste bitarteko iraupena dauka.

Txuritze prozedura mota desberdinak daude?

Orokorrean txuritzea ordu beteko prozedura da klinikan egiten denean eta pazienteak aldaketa oso nabarmena ikus ditzake momentuan. Etxean jarraitzeko pausuak gomendatuko zaizkio tratamendu osagarria aurrera eramateko. Normalean aho garbiketa sakona egitea izan da gomendagarria prozedura hu¡onekin hasi baino lehen.

Zeintzuk egin dezakete txuritzea?

Txuritzea osasuntsu dagoen ahoan egiten da beti. Lehenik eta behin azterketa bat egin behar da pazienteak karies, hortzoi arazo (gigibitisa) edo lertzorik ez duela ziurtatzeko eta aurretik izandako aho prozedurak egoera egokian daudela ikusteko (enpasteak). Ahurdunaldia amaitu ondoren izaten da gomendagarriena aurrera eramatea tratamendua, froga zuzenik ez dagoen arren fetuan sor daitezkeen arazoak saihestea nahiago dugu Martinez Soroa Hortz Klinikan. Adin txikikoen kasuan, 18tik beherakoak, ez da tratamendua egiten. Badira kasu bereziak non 15-16 urteko nerabeak konplexu handia duen bere hortzen kolorearekin, eta kasu hauetan bakarrik onartzen da tratamenduaren aplikazioa.

Zein adinetik aurrera egin daiteke tratamendua?

Nerabearen amaiera da momentua, orduan hortz eta hortzoiak guztiz garatuta daudelako. Nerabe gazteetan 12-13 urte, itxarotea gomendatzen da. 15-6 urterekin eta arazo garrantzitsua dagoenean bakarrik, orduan bai.

Zeintzuk dira txuritzearen emaitzak?

Denborarekin hori kolorea hartu duten hortzek oso erantzun ona izaten dute tratamenduan zehar. Tetraziklinak eragindako lerro horizontalak baita ere asko hobetzen dira, guztiz ez desagertu arren disimulatzen dira. Tintatze prozesu gehienak hobetzen ditu txuritzeak, hala ere orban edo iluntze guzti guztiak ezin dira desagertarazi eta beste tratamenduen beharra izan dezakete, karilak edo portzelanazko zorroak adibidez.

Zenbat denbora behar da emaitzak ikusteko?

Martinez Soroa Hortz Klinikan tratamendua egiteko bi aukera ematen ditugu: bata konbinatua, etxean eta klinikan, eta bigarrena bakarrik etxean. Emaitzak 15 egunetik hilabetera agertuko dira.

Bildurra ematen dit nire hortzak txuriegi geratzea

Ez da bildurrik izan behar hortzak gehiegi txuritzeari edo naturaltasuna galtzeari, aldaketa denboran zehar agertzen delako egunez egunera, ez da bat batekoa. Pazientea eta profesionalak kolorea zuzen ikusten dutenean orduan amaituko da prozedura. Beti hitz egiten dugu pazientearekin bere espektatibak ezagutu eta tratamendua pertsonalizatzeko.

Zenbat denbora irauten dute txuritzearen emaitzak?

Emaitzen iraupena aldakorra da erabilitako tratamenduaren eta ondoren emandako pausuen arabera (garbitasuna). Bazkalorduko ohiturak ere eragina du honetan, kafeak edo tabakoak adibidez hortzen horitze-marroitze prozesua azkartzen dute. Eguneroko hortzen garbiketa eta urteroko garbiketa klinikan egitea oso garrantzitsuak dira tratamenduaren eragina luzatzeko.
Orokorrean tratamenduak 3-5 urteko iraupena dauka. Gero, nahi izanez gero, tratamendua errepika daiteke kolorea berriz ere zuzentzeko.

Hortz bat besteak baino ilunagoa daukat, zer egin dezaket beste hortzekin berdintzeko?

Kasu hauetan ilunagoa dagoen hortzean barne txuritze sakona egin daiteke. Hortz horrek agian kolorea aldatu du txikitan emandako kolpe batengatik eta endodontziaturik egon beharko da tratamendua hasteko.

Zergatik dituzte pertsona batzuk hortzak besteak baino txuriago?

Arrazoiak asko izan daitezke:
– Genetika, ezaugarri hau heredatu egiten da.
– Dieta: koloranteak jatea (tabakoa, kafea, tea, ardo gorria) hortza iluntzera eramaten dute, horiagoa jartzen da zahartze prozesua dela eta.
– Medikamentuak: Tetraklizinek (antibiotiko mota bat) hortzen tintatzea eragiten dute eta lerro horizontal grisak sortzen dituzte guztiz garatuta ez dauden ahoetan, normalean haur txikien hortzerietan. Gaur egun ez da 10 urte beherako haurrekin erabiltzen arazo hau sor ez dadila. Arraroa da 40 urtetik beherako pertsona bat topatzea gaur egun mota honetako arazo batekin.

Tratamenduak nire hortzen esmaltea mindu dezake?

Tratamenduak ez du esmaltea mintzen eta ez du minik ematen. Oso prozedura segurua da. Batzuetan sentsibilitatea sentitu daiteke tratamendua bukatzean, baina segituan desagertzen den sentsazioa da. Normalean gel kantitatea txikitzearekin edo honen kontzentrazio maila jaistean bukatzen da arazo honekin, bestela egun bat edo bi geratu beharko da tratamendua.
Bitartean fluorra eta potasio nitratoa duten gelak erabili daitezke eragozpenak saihesteko.
Prozedura hau profesionalen gainbegiradapean egin behar da beti.

Pertsona guztiek tonu berdina lortzen dute tratamendua egin ondoren?

Txuritzeak 2 eta 4 tonu bitartean argitzen du hortzen kolorea, baino paziente bakoitzak bere kolorea dauka oinarri bezala eta horregatik emaitzak ez dira berdinak. Egia da txuritzea beti gertatzen dela baina maila desberdinetan. Hasi aurretik balorazio oso bat egin behar da gel bitarteko tratamendua edo beste soluzioren bat beharrezkoa den erabakitzeko.

Mina ematen du txuritze tratamenduak?

Ez, ez du batere minik egiten tratamenduak, ez momentuan ez geroago.

Erretzailea naiz, tratamendua egin dezaket?

Tratamendua egin daiteke baina egiten den denboran ez da gomendagarria erretzea , emaitzak ez lirateke berdinak izango.

Tratamendua amaitzean kafea hartu edo tabakoa erretzera bueltatu naiteke?

Bai noski, baina kolorante hauek hartzea kolorean berriz ere aldaketak eragingo dituzte epe luzean. Gure dietaren arabera txuritzearen emaitzak gehiago edo gutxiago iraun dezake.

Hortz koroak baditut, egin dezaket tratamendua?

Txuritzeak ez du eraginik koroa, enpaste, inkrustazio, zubi edo kariletan. Behin txuritzea amaitzean erabakitzen da beste pieza horietan prozeduraren bat egitea gomendagarria den ala ez.
15 egun itxoin behar dira txuritzearekin lortu den kolorea egonkorra bihurtzeko.

Farmaziako txuritze tratamenduak eraginkorrak dira?

Txuritzeak egiteko erabiltzen diren gelak printzipio aktibo bereziak dituzte kontzentrazio handian eta bakarrik profesionalek erabili ditzazkete. Horregatik farmazian saltzen dituzten produktuak ez dute kontzentrazio maila hau eta ondorioz ez dute emaitza berdina sortuko gure hortzerian.
Hala ere produktu hauek eraginkorrak dira zikinkeria berriz ere hortzetara ez itsasteko, baina ez hauen kolorea argitzeko. Ezin da inoiz mota honetako tratamendurik aurrera eraman profesional baten aholkurik gabe efektu negatiboak ager daitezke eta.

KARILAK

Zertarako erabiltzen dira hortz karilak?

Karilak hortzek dituzten forma, kolore eta tamaina irregulartasunak ezkutatzeko erabiltzen dira.

Zein paziente motari egokitzen zaio tratamendu hau?

Bere iribarrea gustoko ez duen edozeinek erabili ditzazke karilak konplexua galtzeko. Normalean tratamendua eskatzen duten pertsonek arrazoi hauek azaltzen dituzte:
– Higadura hortzetan
– Kolore arazoak: tetraziklinak eragiten dituzten lerro horiontalak adibidez.
– Forma arazoak: hortz konoideak, hortzen arteko tarte handia (diastema)….
– Posizio arazo txikiak

Nire ahoak behar dituen hainbeste karila jartzerik badaukat?

Karilen tratamendua estetikoa da horregatik normalean aurreko hortzetan jartzen dira. Martínez Soroa Hortz Klinikan zure kasua aztertu eta zure beharrei egokitutako tratamendua eskeiniko dizugu.

Nolakoa da karilen kolorea?

Karilen helburua iribarrearen estetika berreskuratzea eta konplexua galtzea da horregatik zure kolore naturalari egokitzen zaiona aukeratuko dugu emaitza hoberena lortzeko.

Zein da karilen prozedura?

Erabilitako teknikaren arabera denbora aldakorra da. Zure kasua aztertu ondoren zure beharrei egokitutako plana eskainiko dizugu.

Zenbat irauten dute karilek?

Faktore askok dute eragina hauen bizitzaren luzeeran: mastekazioa, hortzoien osasuna, eguneroko ohiturak eta bruxismoa.

Desitsatsi daitezke karilak?

Hortzaren prestakuntza egokia eta karilaren itsaste prozedura ondo egiten bada, ez dira erori behar, baina beste faktoreek ere eragina dute honetan: bruxismoa, mastekazioarekin zerikusia duten arazoek, etab.

Modu berezian zaindu behar ditut karilak?

Garrantzitsuena garbitasun egokia mantentzea da, hau bait da iribarre osasuntsua izateko oinarrizko faktorea.
Garrantzitsua da errebisioak urtero egitea eta beharrezkoa balitz garbiketa bat baita ere..

ORTODONTZIA

Zein adina arte ezar daitezke hortzak? Tratamendu hau erabili dezaken adin nagusian?

Bai. Ortodontziarekin oso emaitza onak lortzen ditugu adin guztietako pertsonekin, ez du mugarik. Beti da momentu ona zure hortzak zuzentzeko. Garrantzitsua da ahoren osasuna egokia izatea hortzak mugitzeko. Hau da baldintza bakarra, hortzak bizitza osoan zehar mugitzen dira.

Nire lagun bati hortzak berriro mugitu zitzaizkion tratamendua egin eta gero, posible da niri gertatzea?

Behin tratamendua amaituta ezinbestekoa da kasuaren karraipena egitea hortzak berriro ez mugitzeko. Atxikitzaile (retenedor) baten bidez lortzen da, aparatologia aktiboa (bracket, invisalign…) kentzean ezartzen dira hauek lortutako emaitzak mantentzeko. Gaur egun erabilenak hauexek dira:
– Jar eta kentzekoa: zuzentzaile gardena da (ferula) eta ez du hortzetan presiorik egiten bakarrik mugimendua ezintzen du. Gauetan bakarrik erabiltzen da.
– Finkoa: aurreko hortzen barruko aurpegian kokatzen den burdin haria da, hauek bait dira lotzen ez baditugu normalean gehien mugitzen diren piezak. Ezin da kendu, itsasia dago hortzetara horregatik egun osoan zehar erabiltzen da.

Duela urteak daramatzat nire zuzentzaile finkoa jarrita. Egokia da?

Zure urteroko bisita egiten baduzu ez du zergatik ezer gertatu behar. Aparatu honek bere mantenimiendua behar du, normalean garbitasun sakonak lertzoa sortzen delako zona honetan. Kariesa dagoela uste bada gomendagarria da aparatua kentzea eta dena konpontzean eta bakarrik beharrezkoa izanez gero, berriro ipintzea.

Zenbat denbora eraman behar dut zuzentzailea?

Tratamenduaren emaitza mantendu nahi duzun denboraren arabera. Urteak igarotzean gorputzeko atal guztiak aldaketak jasaten dituzte, hortzak baita ere noski. Ortodontzia erabili bada edo ez, hortzek mugimendua nabarmenduko dute urteetan zehar. Nola saihestu? zuzentzaileen kontrola eramanaz hauek direlako hortzen mugimendua mugatzen duten piezak.
Lo egiteko ordua erosoa da jar eta kentzeko zuzentzailea erabiltzeko, esfortzu txikia da ohitura hartzen denean. Beste aukera finkoan 24 ordu egunean erabiltzen da.

Zein ortodontzi teknika da egokiena nire kasuan?

Beti ortodontzia azterketa zehatza egiten dugu tratamendua hasi aurretik. Han gertatuko diren mugimenduak aurreikusi eta zein teknika erabili erabakitzen dira.

PROTESIAK

Zein da protesi eta inplante baten arteko diferentzia?

ESTETIKA: Estetika mailan, bai protesi finkoak baita inplanteak ere oso emaitza onak ematen dituzte, baino inplanteen arloan egindako azten aurrerapenek hortz naturalen itxura azken hauek errealismo handiagoz isladatzen dute.

FUNTZIONALTASUNA: Funtzionaltasunari dagokionez inplanteak protesiak baino emaitza askoz hobeagoak eskaintzen dituzte, ez direlako mugitzen egokorrago eta guztiz finkoak direlako. Momentuko kargako inplanteekin gainera pazienteak egun bakarrean egin ditzake bizitza normala inongo eragozpenik gabe.

ADAPTAZIOA: Normalean protesia duten pazienteek adaptazio epe luzeagoa behar dute inplantea aukeratzen dutenak baino. Inplanteak hortz naturalak bezala sentitu eta funtzionatzen dute, protesia ordea gorputz ezezagun bat da gure ahorako eta berari egokitu behar zaio. Kasu bakoitza desberdina da eta oinarriko hezurraren egoerak epe hau luzatu edo laburtu ditzake.

INDEPENDENTZIA: Inplanteak hezurraren gainean ipintzen dira, independentzia dauka ondoko hortzeekiko eta ez dituzte hauek kargatu edo mintzen. Protesiak hortzen laguntza behar dute eusteko, horregatik hortzen kopurua mugatua da eta hauek egoera ezinhobean egon behar dira protesia heltzeko.

IRAUPENA: Bi soluzioek zaintza eta mantenimendua behar dute, garbitasun egokia eta berrikuspen periodikoak. Kondizio ezinhobetan protesiak 8 eta 12 urte bitarteko iraupena dute, inplanteak ordea betirako izan daitezke.

Protesi finkoa jartzeko hezur nahikorik ez dudala esan didate, zer egin dezaket?

Martinez Soroa Hortz Klinikan beste aukera bat proposatzen dizugu: inplanteetan eusten den protesi finkoa ezartzea eta hezur arazoak dauden kasuetam horiek konpontzeko teknikak ezagutzen ditugu baita ere prozedurarekin aurrera egiteko.

Hortz bat mugitzen zait. Ez dut kontsultara joan eta hortz baten faltarekin etxera bueltatu.

Lasai egon, behin-behineko hortz bat ipiniko dizugu gure klinikatik iribarrez irten zaitezen.

ENDODONTZIA

Noiz da beharrezkoa endodontzia?

Normalean kariesa duten hortzetan egiten da. Beste arrazoi arruntak dira: enpaste handiegiak, hortzetan jasandako traumatismoak, arazo periodontalak eta koroak edo zubiak ezartzeko egiten den ebakuntza prozedura.
Hortzaren mamia minduta dagoenean hotz beroarekiko sentsibilitatea agertzen da eta mina baita ere mastekatzeko orduan.

Mina ematen du endodontziak?

Behi anestesiaren efektua pasatzen denean eta endodontzia egin ondorengo egunetan deserosotasun txiki edo ertaina izaten da batez ere mastekazioan, sustraia inguratzen duen inflamazio periodontala dela eta.
Normala da sintoma hau, baina ez da zergatik kasu guztietan agertu behar eta egun gutxi igaro ondoren guztiz desagertzen da.

Posible da endodontziatutako hortz batean mina izatea?

Paziente askok galdetzen diote bere buruari nola den posible nerbiorik ez duen hortz batean mina izatea. Arrazoi desberdinak daude honetarako:
– Tratamendu endodontzikoan hortzaren mami ehuna guztiz kentzen da, konduktuak eta paretak garbitu eta zigilatu egiten da gutapertxa eta zementuarekin. Hala ere, kasu batzuetan, berezitasun anatomikoak edo kaltzifikazioak direla eta konduktuen garbiketa hau ez da osoa eta bakteriak sor daitezke denborarekin mina eta infekzioa eraginaz. Beste batzuetan konduktuen zigilatzea ez da hermetikoa izatea lortzen, bakteriak sartzeko espazioa geratzen da. Bi kasuak reendodontzia prozedurarekin konpontzen dira, aurreko gutapertxa kendu, konduktuen garbiketa berregin eta berriro zigilatzen da hortza.
– Bestetan endodontziaren ondorioz sortutako ezbeharrak hortzetan sortzen diren pitzadura edo hausturak dira. Edozer hortza haustu daiteke edo arazo hau jasan dezake, baina endodontziatutako hortzen arrisku gehiago dute ez dutelako hortza eusten duten odol oinarririk. Horregatik gomendagarria da endodontziatutako hortzan koroa edo zorroa ipintzea, batez ere bruxismoa duten pazienteetan (hortzak etengabe karraskatzea gauetan batez ere).
– Nerbioa ez da mina eragin dezakeen faktore bakarra, hortzoiak edo lotaiu priodontalak (hortza hezurrera lotzen duen ehunak) mina eman dezakete puzten direnean. Puzketa honen arrazoia normalean janari pilaketa da.

Antibiotikoa hartu beharra dago endodontzia ondoren?

Antibiotikoa hartzea ez da ezinbesteko prozedura honen ondoren. Kariesa denean endodontzia egiteko arrazoia, normalean mamia osasuntsu dago, ez dago infekziorik eta antibiotikoa ez da beharrezkoa izaten.
Mamia nekrosatua dagoen kasuetan (nerbioa hilik dagoenean) infekzio prozesu bat agertzen da eta antibiotikoa hartzea gonendagarria da mina eta puzketa (flemoia) saihesteko.

Endodontziaz gain, beste hautabiderik badago?

Beste aukera hortza ateratzea izaten da. Martinez Soroa Hortz Klinikan pieza mantentzea gomendatzen dugu posible denean, gure azken aukera beti da hortza ateratzea beti egokiago delako hortz naturala edukitzea.

PERIODONTZIA

Zer da lertzoa eta zergatik agertzen da?

Lertzoa kalkulu izenaz ere ezagutzen da, qte plaka bakterianoa gogortu eta hortzetara itsasten denean azaltzen da. Baina, zer da plaka bakterianoa? hortzen aurpegietara itsasten den lokats txuria da. Hau da hortzak garbitzerakoan eskuilarekin kentzen duguna ahoa ondo eta garbi uzteko.
Plaka hori kentzen ez bada, mineralizatu eta gogortzen da, hortzetara itsatsiaz. Gatz mineral hauek lustutik datoz, horregatik zona batzuetan lertzo gehiago pilatzen da besteetan baino: aurreko hortzen barruko aurpegian eta goiko haginen kanpoko aurpegian.
Lertzoak azalera zimurra dauka eta honek plaka gehiago itsastea errazten du.

Zergatik da garratntzitsua lertzoa kendu eta garbitzea?

Hortzoien osasuna berreskuratzeko da garrantzitsua lertzoa kentzea, bestela hortzak mugitu eta hauen iraupena arriskuan jarri daiteke eta ahoan usai txarrak ager daitezke baita ere.
– Hortzen mugitzea edo galtzea: lertzoa hortzoia eta hortzaren artean pilatzen da, eta hortzoiarekin kontaktuan dagoenean gingibitisa eragiten du (hortzoiaren puzketa odolarekin). Denbora luzea uzten bada gaixotasuna zaindu gabe, hortza eusten duten ehunak mindu daitezke. Infekzioa aurrera badoa hezurrera iritsi daiteke eta gaixotasuna periodontala eragin, hortzak galtzeko arriskua agertaraziz.
– Estetika: Lertzoa osasun arazoa da baina baita ere arlo estetikoan eragina dauka. Porotsua denez zikinkeria zurgatzen du eta horitzen hasten da denborarekin asko ilundu arte.
– Halitosia: Ahoan usai txarra sor dezake.

Txarra da erretzea hortzoietarako?

Erretzaileetan gertatzen dena da tabakoak hortzoi infekzio edo gaixotasunak ezkutatzen dituela, baina ondorioak ez dira ezabatzen: hortza bere tokian mantentzen duten ehunen desagerpena, hortzen mugimendua edo hauek galtzea.
Kasu hauetan gaixotasunak modu ixilean aurrera doaz eta askotan azkar garatzen dira gu konturatu gabe.

Zer egin dezaket lertzoaren agerpena saihesteko?

Eguneroko aho garbiketa ezinbestekoa da, klinikan azalduko dizugu zeintzuk diren erabili daitezkeen teknika eta tresnak (hortz eskuila, hortz haria, mingain karrakailua, kolutorioak, etab).
Hala ere, denborarekin, normala da lertzo pixka bat pilatzea baina ohitura egokiekin klinikara bisitak gutxiago izango dira eta ez da gaixotasunik agertuko.

Lertzoa agertzen bada, horrek hortzak gaizki garbitzen ditudala esan nahi du?

Ez, denborarekin normala delako lertzo pixka bat agertzea. Garbiketa ohitura egokiekin klinikara bisitak gutxiago izango dira eta ez da gaixotasunik agertuko.

Zergatik ditut askotan hortzoiak odoletan?

Hortzoietan odola agertzen denean puztuta daudela esan nahi du. Egokia litzateke klinikara etorri eta azterketa bat egitea inflamazio horren arrazoia zein den ikusi eta tratamendu periodontal zehatza ezartzeko: bai klinikan bai etxean jarraitu beharreko pausuak izan daitezke hauek.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies